Errege Magoek ere idazten dute

Aurtengo gutun guztiak irakurri ditugu. Harritu egin gaitu eta hunkitu egin gaitu denok gauza bera eskatzen ari zaretela ikusteak. Eta baietz erabaki dugu, eskatutaoa izango duzue. Zoriontasuna ekarri dizuegu (poza, itxaropena, maitasuna, adiskidetasuna,…).
Erabateko zoriona? Ez, erabateko zoriontasunik ez dagoelako: zoriontasuna egunero pixka bat konkistatu behar dugulako. 2023ko urtean zoriontasuna izango duzue, jakina. Hala ere, baliteke ere zoriontasunik eza bizitzea.
Eman dezagun zoriontasuna jostailu oso garesti eta delikatua dela. Esan liteke jostailu horrekin ezin dela jolastu oso baliagarria baita. Hobe esanda, jostailua baino, tresna bat da,, espirituaren egoera bat, izateko modu bat.
Ez dugu apurtu nahi, ez dugu hatz artean desegitea nahi. Horregatik, proposatzen dizuegu jarraibideen gidaliburu hau betetzea, oparitu dizuegun zoriontasuna martxan jar dezazuen:
– Ez ezazue erabili beste bati mina egiteko.
– Ez izan beldurrik eta saiatu hemendik aurrera erabiltzen.
– Ez nekatu zoriontasuna erabiltzeagatik, beste jostailu batzuekin gertatu zaizuen bezala.
– Ez utzi inori zure zoriontasuna lapurtzen.
– Utzi nahi duen guztiari berarekin jolasten.
– Ez jarri eskarmenturik gabekoen eskuetan.
– Ez jarri bere kaxan zoriontasuna ez den beste gauzarik. Ez nahastu.
– Ez gorde ezkutuan, erabiltzean gastatzen egiten dela pentsatuz.
– Ez kendu piezarik, osorik bakarrik funtzionatzen du eta.
– Emaiozue tratu ona eta iraun dezala.

Berarekin behar bezala jolasten badakizue, datorren urtean gehiago ekarriko dizkizuegu.

Melchor, Gaspar eta Baltasar