Eskerrik asko lagunengatik

Jesus, gogoan izan nire lagunak.
Eskerrak ematen dizkizut guztiengatik.
Oso onak dira eta asko maite ditut.
Babestu eta zaindu itzazu.
Lagun itzazu beti egunez eta gauez eta nonahi.
Osasun ona izan dezatela eta osasuntsu hazi daitezela.
Baten bat gaixotzen bada, Jauna, lagundu laster sendatzen.
Nire lagunen familiengatik, haien gurasoengatik, anai-arrebengatik, aitona-amonengatik, denak ondo egotea eskatzen dizut.
Zaindu itzazu nire lagunak, eta ikas dezagun gero eta elkartuago bizitzen.