Opari bat dago nire bizitzan

LOGO HARA

IRUDIKAPENA

MUSIKA              Pavana

Eroso esertzen gara aulkian, oinak lurrean jartzen ditugu, eskuak hanken gainean eta burua tente.
Emeki inspiratzen gara. 1, 2, 3, 4 inspiratzen dugu, poliki askatzen dugu 1, 2, 3, 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4an, eta askatu 1, 2, 3, 4.
Arnasa sakon hartu genuen eta pixkanaka airea askatu genuen.

Orain, hurrengo IRUDIKAPENA egiteko prestatuko gara
Imajinatu zure gelan zaudela. Ohean zaude eta esnatu berria zara.
Zerbait arraroa ikusten duzu zure gelan. Pakete handi bat dago, opari-paperean bilduta.
Nork utziko zizun opari hori gelan?

Oparia hartzen duzu, ondo begiratzen diozu. Zure izena jartzen du. Zuretzat da (…)
Ez dauka  pisu handirik, eta barruan zer dagoen jakitea erabakitzen duzu. Hasten zara irekitzen. Kontu handiz egiten duzu, agian zerbait hauskorra da.
Hori egitean, zure izena ere jartzen duen kutxa bat dela ikusten duzu (…)
Kontu handiz  irekitzen duzu Kutxa , begiratzen diozu barruan eta izenak agertzen dira.
Maite zaituzten pertsonen izenak dira (…)

Astiro, astiro-astiro, izen bakoitza irakurtzen duzu.
Pertsona horietako bakoitza benetako opari bat da zuretzat.
Orain ulertzen duzu zure eskuetan dagoen opari horrek altxor bat daramala barruan.
Zugatik kezkatzen diren pertsonak dira (…)

Eskerrak ematen dizkiozu pertsona horietako bakoitzari, eta zoriontsu sentitzen zara,
zure bizitzan maite zaituzten pertsonak daudelako (…)
Zure oparia logelan uzten duzu eta ikasgelara itzultzen zara.
Irudikapenetik ateratzen zara poliki poliki.
Begiak ireki… Mugitu gorputza…

Hausnartzeko
Zein izen agertu dira zure oparian? Izen horietakoren bat partekatu nahi duzu?
Nola sentitu zara izen horiek irakurtzean?