Ingurumenaren Munduko Eguna

 Ingurumenaren Munduko Eguna 1973ko ekainaren 5ean hasi zen ospatzen (gaur 50 urte!)
Urtero herrialde bati tokatzen zaio antolatzaile izatea. 2023an Côte d’Ivoire da, Mendebaldeko Afrikako herrialde ederra.
Aurtengo LEMA honakoa da: “Plastikoek eragindako kutsadurarik gabe”.
Urtero milioika tona plastiko ekoizten dira munduan. Gehienak behin bakarrik erabiltzen dira.
Gero eta gehiago birziklatzen bada ere, ekoizten den guztiaren % 10 baino ez da.
20 tona plastiko inguru amaitzen dira urtero ibai, aintzira eta itsasoetan. Hori Bilboko edo Madrilgo eraikinik garaiena baino 2.000 aldiz gehiago da.

Zer egin dezakegu guk:
– Ez bota inoiz plastikorik zakarrontzira, ezta kalera ere
– Edukiontzi horiak erabiltzea etxean, eskolan, plastikoak birziklatzeko
– Zer gehiago bururatzen zaigu?