Minbiziaren aurkako Munduko Eguna otsailaren 4an ospatzen da urtero.
Ospakizun honen helburua guztien prebentzioa eta sentsibilizazioa bultzatzea da, minbizi kasuen kopurua murrizteko eta gaixoen sendaketak egunetik egunera hobera egin dezan ikertzen jarraitzeko.
Denok dugu gertu senideren bat edo ezagutzen dugu minbizia duen norbait.
Gaur bereziki gogoan ditugu pertsona horiek eta sendatzen eta laguntzen dietenak…
OTOITZ honekin egiten dugu:
Jesus maitea,
Zuk beti zaindu eta maite izan zenituen gaixoak bihotz osoz,
gaur eskatzen dizut gaixo dauden pertsona guztiengatik.
Eman iezaiezu indarra eta adorea beren gaixotasunari aurre egiteko,
bete itzazu bakez eta kontsolamenduz beren bihotzak.
Lagun iezaiezu mediku eta erizain guztiei ondo zaintzen,
eta zure borondatea bada, sendatu itzazu.
Halaber, beren familiengatik ere eskatzen dizut,
eman iezaiezu pazientzia eta itxaropena une zail hauetan.
Lagun iezadazu atsegina izaten eta beti haien alde otoitz egiten. Amen.