Zientzialariak izan gaitezke!

Gaur, otsailak 11, Emakumea eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Eguna da.
Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikan aritzen diren emakume guztiak (STEM) aintzatetsi nahi ditu egun honek.
Gaur egun oraindik emakumeek zailago dute:
– Neska askori esaten zaie etxean edo ikastetxean zientziak oso zailak direla haientzat…
– Emakume gutxik zuzentzen dituzte ikerketa-laborategiak, eta beren bekak gizonezkoak baino baxuagoak izaten dira.
– Ingeniaritza, Fisika edo Informatika ikasten ari diren emakumeak gizonak baino askoz gutxiago dira.

Elkarrekin lagunduko dugu hau hobetzen!
Gaur gure Coleko neskato eta gazteak animatu nahi ditugu pentsa dezaten ez ote diren beraiek izango urte gutxi batzuetako zientzialariak…

Bideoa ikusi ondoren, zer gustatu zaigun komentatuko dugu…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.