Irudiari begiratzen diogu une batez. Komentatu dezakegu zer iruditzen zaigun, zer gustatzen zaigun gehien…
(Denbora labur bat utzi dugu horretarako)
Hilero, Leon Aita Santuak asmo bat proposatzen du, mundu osoko kristauok otoitz egin dezagun hilabete osoan zehar. Hasi berri dugun martxorako asmoa honakoa da: «Armagabetzearen eta bakearen alde».
Gaur egun oso kezkatuta gaude, indarkeriak ez duelako behera egiten…
Aitzitik, azken egunotan tristuraz ikusten dugu gora egin duela Iranen eta inguruko herrialdeetan:
Nazioetako arduradunei eska diezaiegun: mesedez, utz iezaguzue bakean bizitzen…!!
Beste batzuetan bezala, San Frantziskoren otoitz honekin egiten dugu:
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
1. Gorrotoa dagoen tokian, maitasuna jar dezadan;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
2: Laidorik baldin bada, barka nazazu;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
3. Zatiketa dagoen lekuan, jar dezadan nik batasuna;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
4. Etsipena dagoen lekuan, itxaropena jar dezadan;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
5: Tristura den lekuan, jar dezadan nik poza.
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
