Adinekoak bezala, gu ere kezkatzen gaitu gure munduan gertatzen denak.
Zoritxarrez, gerrak gero eta presenteago daude pertsona askoren bizitzan!
Duela 4 urte baino gehiagotik, Ukraina etenik ez duen gerra bat jasaten ari da.
Gazan eta munduko beste leku batzuetan ere gerrak jarraitzen du…
Batez ere, iragan egun hauetan, Irango gerrak milaka hildako utzi ditu, horietako asko haurrak, eta inguruko herrialde askori eragiten die dagoeneko…
Otoitz egiten jarraitzen dugu gerrak pairatzen dituzten guztien alde eta eskatzen dugu herrialdeetako arduradunek elkarrizketarako bideak bilatzeko aukera izan dezaten, Leon Aita Santuak eskatzen digun bezala.
Ikus dezagun bideoa eta, ondoren, San Frantziskoren otoitza egingo dugu:
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
1. Gorrotoa dagoen tokian, maitasuna jar dezadan;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
2: Laidorik baldin bada, barka nazazu;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
3. Zatiketa dagoen lekuan, jar dezadan nik batasuna;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
4. Etsipena dagoen lekuan, itxaropena jar dezadan;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!
5: Tristura den lekuan, jar dezadan nik poza.
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!