Jesus herriz herri eta auzorik auzo ibili zan, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erreinuaren Barriona iragarten eban eta gaitz eta gaixo guztiak osatzen. Gizataldeak ikustean, errukitu egin jaken, nekaturik eta lur jota egozan-eta, artzain bako ardiak lez.
Orduan, ikasleei esan eutsen:
– Uzta ugaria da, baina langileak gitxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari bialdu dagizala langileak bere uztara. Mt 9
Ia ikasturte honen amaieran gaude 2025-26
Urte honetan zehar lan asko egin dugu eta ikasi dugu… hazi ona erein dugu eta fruitua jasotzear gaude.
Landara irtetean ikusten ditugun gari-soroak bezala…
Datorren domekan irakurri dogun ebanjelioaren zatitxoan, Jesusek gari-alorrei buruz hitz egiten deusku.
Baina fruitu ona emateko zain dauden eta ondoan norbait behar duten pertsonez ari da, nekatuta eta estututa daudelako…
Guri gertatzen zaigu? Nekatuta gaude?
Jende asko zain dago, entzungo dien, zainduko dituen, bere ondoan egongo den norbaiten zain…
1-3 LH
3-6 LH