Esnatu, badator festa!

Jesusek adi egotera gonbidatzen gaitu, distraituta ez bizitzera.
Jesusek begiak zabalik eta bihotza adi bizitzera gonbidatzen gaitu.

Juan María de la Mennaisek begiak eta bihotza ireki zituen laguntza, maitasuna eta aukerak behar zituzten haurrak ezagutzeko.
Gaur guk ere jarrai dezakegu haren eredua.
Esna egoteak esan nahi du nork behar gaituen konturatzea, besteei entzutea, partekatzea, laguntzea eta irribarre bat oparitzea.

Prest nago begiak zabalik eta bihotza adi bizitzeko?
Menesiar Aste honetan, Juan Mariaren ametsak bizirik jarrai dezala gugan…

Gora Juan Maria de la Mennais!
Menesiar Aste zoriontsua!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.