Jesusek esan zien bere dizipuluei:
– Atetik ardien sarbidean sartzen ez dena, beste alde batetik salto egiten duena lapurra eta bidelapurra da, baina atetik sartzen dena ardien artzaina. Honek zaindaria irekitzen dio, eta ardiek bere ahotsa entzuten dute; eta berak ardi bakoitzari bere izenez deitzen dio eta kanpora ateratzen ditu. Bere guztiak atera dituenean, haien aurretik ibiltzen da, eta ardiak atzetik ditu, haren ahotsa ezagutzen dutelako. (Joan 10)
Igande honetako ebanjelioaren zatitxo bat irakurri berri dugu…
Ikusi al duzue inoiz artzainik bere ardiekin?
Hitz egiterik izan al duzue familiarekin zoazten herriren batean ardiak zaintzen dituen artzainik?
Artzainaren eta bere ardien artean interesgarria iruditzen zaigun zerbait aipa dezakegu (ikusi dugun edo norbaitek kontatu digun…)
Jesusek parabola hau kontatzen du pertsona bakoitza ezagutzen eta zaintzen duen Aita Ona nolakoa den azaltzeko.
Artzain Onaren parabola kontatu zietenean, bere dizipuluak ere konturatu ziren Jesusek bere buruaz hitz egiten zuela. Jesus artzain on bat bezalakoa da… bakoitzak ezagutzen gaitu eta badaki zer gustatzen zaigun, zerk kezkatzen gaituen, zerk pozten gaituen eta zerk triste jartzen gaituen…
Orain bideoa ikusten dugu eta pozten gara Jesus bide onetatik eramaten gaituen eta galtzen bagara bilatuko gaituen Artzain on bat bezala edukitzeaz…
1-3 LH:
4-6 LH:
