Gure sormenak mundua hobetzen du

Nazio Batuen Batzar Nagusiak Sormenaren eta Berrikuntzaren Munduko Eguna izendatu zuen apirilaren 21a.
Sormenak eta berrikuntzak pertsona guztientzat duten garrantzia baloratzeko eta gure gizartea hobetzeko eguna da.
Pertsona bakoitzak talentu edo gaitasun desberdinak ditu, eta mundua hobetzeko eta besteei laguntzeko erabil ditzakegu.
Jaungoikoari eskerrak emoten deutsez oparitutako dohain guztiengatik, eta Jesusi eskatzen deutsogu erabiltzeko, besteei ongia egiteko, OTOITZ hau eginez, astiro:

Eskerrik asko, Jesus.
irudimenagatik eta gure baitan jarri duzun sormenagatik.

Lagundu gure dohainak eta talentuak erabiltzen
besteei ongia egiteko.

Formak asmatzen jakitea
bihotzak lagundu, partekatu eta alaitzekoa.

Erakutsi oparitu diguzun on guztia erabiltzen
alaitasuna, itxaropena eta maitasuna eramateko
batez ere gehien behar dutenei. Amen.