Dantzarekin mugitu

Urtero, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Dantza kultura eta jatorri desberdinetako pertsonak batzen dituen adierazpen artistiko unibertsal gisa sustatzeko eguna da.
Jean-Georges Noverre dantzari eta koreografo frantziarra, ballet modernoaren sortzailetzat jotzen dena, jaiotzaren oroimenez ospatzen da egun hau.

Adierazpen artistikoaz gain, dantza otoitz egiteko, Jainkoari eskerrak emateko eta goraipatzeko modu bat ere izan daiteke.
Gorputzaren mugimenduaren, musikaren eta batzuetan instrumentuen bitartez, Jainkoa gurtzen eta eskertzen ahal dugu gure pertsona osoarekin…

Bideoa ikusi eta dantzarekin bat egiten dugu, bizitza, dugun gauza on guztia eskertuz
Jaungoikoagandik jasotzen dogun maitasuna ere eskertzen dogu, gure ondoan dagozan pertsonen bitartez…

1-3 LH:

4-6 LH: