Arteak bihotza zabaltzen du

Gaur, apirilak 15, Artearen Munduko Eguna da.
UNESCOk egun hau ospatzera gonbidatzen gaitu, sormena, kultura-aniztasuna, arte-hezkuntza eta arteak gizartean duen papera sustatzeko.
Leonardo Da Vinciren jaiotzaren urteurrena delako aukeratu zuten data hori. Historiako artista garrantzitsuenetako bat da, eta sormenaren, jakin-minaren eta artearen eta zientziaren arteko batasunaren sinboloa.
Arteak pertsonei beren burua adierazten, mundua ulertzen, kulturak partekatzen eta sormena garatzen laguntzen die.

Orain bideo bat ikusiko dugu, egun honetan zer ospatzen den pixka bat gehiago kontatzen diguna…
Gero, artearekin zerikusia duen zerbait parteka dezakegu (adibidez, familian, Aste Santuko egunetan) (monumentuak, antzerkia, musika-kontzertua, museo bat bisitatzea…).

1-3 LH

 

4-6 LH