Adeitasunaren boterea

Atsegina izateak ere bizia ematen du.
Hitz on batek eguna alaitu diezaioke norbaiti, eta pozez bete hitz hori esaten duenari ere.
Besteekin atsegina izateak zoriontsu egiten ditu eta gu zoriontsuago sentiarazten gaitu, bizitza atseginagoa eta harmoniatsuagoa da.
Gaur, besteekin atseginak izatea eta hitz atseginak eskaintzea proposatuko dugu.

Bideoa ikusi eta, ondoren, OTOITZ hau egingo dugu elkarrekin:

Egun on, Jesus.
Gaur laguntza eskatzen dizugu
bihotz ona eta adeitsua izatera.

Erakuts iezaguzu norbait noiz dagoen triste, bakarrik edo laguntza behar duenean.
Eman eskuak laguntzeko prest, hitz atseginak animatzeko.

Gaur eskatzen dizugu, Jesus
bihotz eskuzabala besteekin partekatzeko,
bihotz eskuzabala ongia egiteko.

Zaindu ditzagun gaur keinu txikiak,
eta gure jarduteko moduarekin
poza eta maitasuna eraman diezaiekegu ingurukoei. Amen.