Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da.
Bularreko minbizia duten edo izan duten emakume guztiengandik gertu egoteko, Olga Avellán kazetariak idatzitako ipuinari buruzko bideo hau ikusiko dugu: «Nire amak ez du ilerik».
Bertan, bere seme txikiari gaixo dagoela eta nekatu egiten dela azaltzen dio, eta, batzuetan, ezin dio eskaini nahiko lukeen denbora guztia.