Lehena izan nahi dut…

Jesusek esan zien:
– Dakizuenez, herrien buruzagiek menpean hartzen dabez herriak eta handikiek euren agintea ezarten deutsee. Ez dau holan izan behar zuen artean. Zuen artean handi izan nahi dauana izan bedi zuen zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan nahi dauana izan bedi guztien morroi. Gizonaren Semea ere ez da-eta zerbidua izatera etorri, zerbitzari izatera baino, eta bere bizia guztien alde ordainsaritzat emotera. (Mk 10)

Igande honetako Ebanjelioak gugan eta pertsona guztiengan oso ohikoa den zerbaiti buruz hitz egiten digu.
Lehenak izan nahi dugu!
Lehenengoak klasean, lehenak patioan, lehenengoak lagunekin jolasen batean gaudenean, lehenengoak zinemara edo gustuko musika-talderen baten kontzertura sartzean…
Jesusen lagunek ere lehenak izan nahi zuten.
Begira zer kontatzen duen bideo honek…
Gero, Jesusek bere lagunei esaten diena esan dezakegu: «Lehenengoa izan nahi duena…»
Zer deritzogu?

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.