Badirudi ikasturtea duela gutxi hasi dugula eta azaroan gaudela.
Azaroa asko gustatzen zaigun hilabetea da, batez ere aste berezi horrengatik: Juan Mariaren Astea!
Astea hasteko pasa den asteburu luze honi begiratzen diogu.
Seguru familiarekin, lagunekin… gozatu dugula. Hil ziren eta jada zeruan atseden hartzen ari diren eta Aita Jainkoaren Etxean betiko bizi diren gure senideak gogoratzen ditugu.
RE-CORDAR hitza, gaztelaniaz, nahi ditugun pertsonekin bizitako une onak «berriro bihotzetik pasatzea» da. Haiekin gogoratu, elkarrekin amesten genuena pentsatu eta haiengandik ikasitakoa eskertu…
Gure familiak lagundu ditugu hilerrira loreak eramaten, gure familiako norbait dagoen lekura?
Nahi duenak esan dezake labur-labur nora joan den, eta gogoratu nori…
Ostiralean, hilak 1, Santu Guztien jaia ospatzen dogu, pertsona on guztiena…
Pixka batean begiratzen diogu irudiari, eta gero, nahi duenak, gustuko duen «santu» baten izena esan dezake: