«Jesus ezagutaraziz hezi behar duzue». Juan Maria

Azaroaren 26an, Menesiarren sortzaile Juan María gogoratu genuen bereziki. 1860ko abenduaren 26an hil zen, baina Gabonetako jaiekin bat egiten duenez, hilabete lehenago ospatu genuen…

Ikus dezagun bideo labur bat, bere bizitzako azken uneak kontatzen dituena eta Anaiei esaten diena, gaur Menesiarrei esaten diena:
«Inoiz ez ahaztu Jesus ezagutaraziz hezi behar duzuela»

Bideoa ikusi ondoren, poliki egingo dugu OTOITZ hau:

ESKERRIK ASKO
Eskerrik asko, Jauna,
Zure maitasunaren hazia
nigan jartzeagatik.
Eskerrik asko nire familia eta lagunekin
lotzen nauten maiatsun-loturengatik.

HEMEN NAGO
Gero eta adiskideagoak izan gaitezen.
Nire inguruan jartzen dituzun pertsonek
zain nazatela,
haien bidez zure maitasuna daukat.

LAGUNTZEKO PREST NAUKAZU
Prest naukazu nire ingurukoak
maitasunez zaintzeko.
Prest naukazu nire ondoan jartzen dituzunei
zure adiskidetasuna helarazteko.