Musikak lotzen gaitu besteekin, loturak estutzen ditu, eta gaur elkartzen gaituen abesti bat entzungo dugu, Menesiako eskolaz hitz egiten duena, Juan Mariak nahi zuen eskolaz: «Atrévete!»
Gaur, Juan Mariak dioen bezala, «bihotzaren belarriak zabaltzera» gonbidatuta gaude.
Abestia entzun eta letrari erreparatzen diogu.
Hobeto dakizkigun zatiak abestera anima gaitezke, bizitzeko eta sentitzeko.
Ondoren, bakoitzari gehien gustatzen zaion esaldia partekatzen dugu.