Pasa den igandean, ekainaren 14an, Trinitatearen Jaia ospatu genuen.
Oso festa polita da, “Jainkoa Familia da” gogorarazten digu: Aita Ona, Seme Jesus eta Izpiritua, Jesusen jarraitzaile izateko dugun indarra.
Gainera, komentuetan bizi diren monja eta monjeen aldeko otoitz egun berezia ospatzen zen. Euren bizitza Jaungoikoari modu berezian eskeintzen diote, otoitz eta isiltasun une ugarirekin.
Agian mojen edo monjeen komenturen bat ezagutzen duzu…
(Unetxo bat uzten dugu haiek esateko, eta irakasleak ezagutzen duen baten bat gehi dezake…)
Monjen eta mojeen aldeko OTOITZ bat egingo dugu elkarrekin:
Jesus adiskidea:
bizitza otoitzean eta isiltasunean ematen duten
monja eta monjeen alde eskatzen dizugu.
Emakume eta gizon horiek eredu ditugu
Jainkoarengan duen konfiantzaz
eta bizitza osoa ematen dute, alaitasunez eta eskuzabaltasunez.
Bakean bizi dira Jainkoak zaintzen eta laguntzen dituela jakinda,
eta itxaropen-itsasargi bat dira guztiontzat.
Jende askok bere bizitza ezagutu nahi du
eta bere otoitzean parte hartzeko
eta isiltasun eta bake egun batzuk gozatzeko
monasterioetara hurbiltzen dira.
Aita Ona:
Eskerrik asko monja eta monje kontenplatiboengatik.
Beren eredua jarraitu nahi duten gazteak egotea eskatzen dizugu
eta bokazio hori alaitasunez bizi. Amen.