Mesede infinituak

Egunero egiten ditugun mesedeetan (triste edo haserre dagoen lagun bati entzutea, gure gurasoei etxean eskua ematea, behar duen norbaiti laguntzea) bakea ere badago.

Norbaitek laguntzen edo mesede bat egiten ikusten gaituen bakoitzean, eredu gara besteentzat. Ez zalantzarik izan behar duenari mesedeak egin eta elkarrekin hamaika mesedeko kateak eraikitzeko!