Jesusek askatzen gaitu

Igande honetako Ebanjelioak esaten digu Jesus eta bere ikasleak sinagogan (juduen otoitz-etxean) sartu zirela, eta han jendeari irakasten hasi zela, eta bihotzean lotura asko zituen eta zoriontsu izaten uzten ez zioten pertsona bat sendatu zuela.
Begira marrazki hau eta eska iezaiozu Jesusi zoriontsu izaten uzten ez dizun horretatik askatzeko: beldurrak, inbidia, jeloskortasuna, haserreak, tristurak, tristurak…

Otoitza:
Jesus, zu haurren laguna zara,
munduko ume guztien alde eskatzen dizut,
bereziki baldintza txarretan bizi direnak.