Askatu egiten naiz.

Jarrera erosoan eseri bizkarra zuzen duzuelarik.
Arnasa emeki hartu. Arnasa hartu, 1, 2, 3, 4, astiro askatu 1, 2, 3, 4
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4 askatu 1, 2, 3, 4.

Begiak itxiko ditugu, sakon inspiratu airea apurka-apurka askatzeko.

Orain,ur-jauzi baten ondoan gaudela imajinatuko dugu. Uraren soinua entzungo dugu.

Musika: https://www.youtube.com/watch?v=s1mZbiXiIaQ

Ura ukitzeko gogoa sentitzen duzu. Poliki-poliki joan eta ur-jauziaren azpian jarriko zara. Urak zure gorputza bustitzen du, burutik oinetaraino.

Ura erortzean, hobetu nahi dituzun gauza guztiak askatzen dituzu: zure nagikeria, ez partekatzea, besteei iseka egitea (haurren adinaren arabera, gauza batzuk edo besteak esan daitezke, eta gehiago gehitu).

Ur-jauzitik irten eta eseri. Askeago eta lasaiago sentitzen zara.
Orain, jarri ezkerreko eskua zure bihotzean eta eskuinekoa gainean.
Arnasa astiro hartu 1, 2, 3, 4an.
Eta horrela, lasai, entzun musika hau.

(Musika jartzen da eta une batez isilik uzten zaie).

Musika: https://www.youtube.com/watch?v=MrAhyTz2Mts

Orain poliki-poliki, bakoitzak bere erritmoan, presarik gabe, begiak irekiko ditu.

Partekatzeko:
Labur-labur kontatu nola sentitu naizen eta zertatik askatu naizen.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.