#Adostekoprest
«Ardi galdua aurkitzen duenean, sorbaldetan jartzen du» (Lk 15, 5)
ESKERRIK ASKO
Eskerrik asko, Jauna, nigan jarri duzulako.
Errukiaren hazia.
Eskerrik asko sentibera egiten nauzulako
nork behar nauen jakiteko.
HEMEN NAGO
Gehien behar duenari, gaizki pasatzen ari denarii
laguntzeko nago.
Nire ondoan daudenak ez dira bakarrik sentituko,
ez dira nire erruz triste sentituko.
LAGUNTZEKO PREST NAUKAZU
Laguntzeko prest naukazu, Jauna
bakarrik, triste, galduta sentitzen denaren bila joateko.
Inor gertu ez duenari laguntzeko
prest naukazu Jauna.