Elkarrekin irakurtzen dugu, elkarrizketa posible bada, pertsonaiekin: narratzailea, Pedro, dizipuluak, Jesus, Juan (dizipulu maitea) datorren igandeko Ebanjelioaren zatitxo hau (Jn21)
Simon Pedrok esan eutsen:
– «Arrantzura noa».
Besteek erantzun eutsoen:
– «Zugaz goaz geu ere».
Urten eta ontzira igon eben. Baina gau haretan ez eben ezer harrapatu.
Eguna argitu zanean, ur-ertzean agertu zan Jesus; baina ikasleak ez ziran konturatu Jesus zanik.
Jesusek esan eutsen:
– «Mutilak, ba al dozue jatekorik?»
Hareek erantzun:
– «Ez».
Jesusek orduan:
– «Bota sarea txalupearen eskumaldera eta aurkituko dozue».
Bota eben, bada, eta, hainbeste arrain harrapatu ebenez, ez ziran sarea atarateko gauza.
Orduan, Jesusek maite eban ikasle harek esan eutsan Pedrori:
– «Jauna da»