JAINKOA GUGAZ

Begira, birjineak sabelean sortu eta semea izango dau,
eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena
(Emmanuel izenak «Jainkoa gugaz» esan gura dau). (Mt 1, 23)

Gertu dago Gabonak, hau da, JAINKOA GUGAZ.
Baina zer gertatu zen garai hartan Joseren eta Mariaren etxean?
Oso gauza berezia, oso berezia:
Maria, Joseren emaztea, haurtxo baten zain zegoen
Eta Josek ez zekien ezer!
Aingeru bat, Jainkoaren partez, ametsetan agertu zitzaion, eta esan zion:
– Jaio behar zuen umea Jainkoaren kontua zela.
– Jesus izango zela, guztion Salbatzailea izango zelako.
Josefek ez zuen asko ulertu, baina Mariari lagundu zion bide luze batean Beleneraino.
Han jaio behar zuen Jesusek ukuilu batean, animalia batzuez eta zaintzen zituzten artzainez inguratuta.
Jesusen jaiotza hori gogoratzen eta eskertzen dugu Eguberri guztietan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.