Birziklapenaren Munduko Eguna

Gaur, maiatzak 17, Birziklatzearen Munduko Eguna ospatuko da, hondakinak behar bezala tratatzeak ingurumena babesteko duen garrantziaz kontzientziatzeko.
UNESCOk egun hori proposatu zuen 2005ean, guztion erantzukizun handiagoa sustatzeko Lurreko baliabideekin, zaindu egin behar baitugu, eta ez alferrik galdu.

Hiru hitz horiek gure planeta zaintzeko zer egin dezakegun gogorarazten laguntzen digute:

Murriztu:
Erosketak egiten ditugunean, beharrezkoa dena baino ez dugu erosiko. Hobe da enbasatu gabeko produktuak erostea eta etxetik poltsa bat eramatea.

Berrerabili:
Erabili ditugun gauzei bizitza berri bat ematea: botilak, poltsak, kartoizko kaxak, zura, hainbat erabilera izan ditzakete eta loreontzi gisa, dekoraziorako, gauzak eraikitzeko,

Birziklatzea:
Erabiltzen ditugun material gehienak birzikla daitezke. Adibidez: 1.000 kg paper birziklatzeak 17 zuhaitzen bizitza salbatzen du. Hondakinak bereiz ditzagun, dagokien edukiontzira eramateko.