Urrundu kezkak

LOGO HARA

MUSIKA:             AMELIE La Noyee
MODALITATEA: IRUDIKATZEA

Eroso eseri ginen aulkian, oinak lurrean jarri genituen, eskuak hanken gainean eta burua tente.
Begiak itxi eta arnasketak egiteko prestatu ginen.
Arnasa emeki hartzen dugu. 1, 2, 3, 4. Poliki askatzen dugu 1, 2, 3, 4.
Airea hartuko dugu berriro 1, 2, 3, 4, eta 1, 2, 3, 4.
Arnasa sakon hartu eta airea pixkanaka askatzen dugu.

Orain, honako bistaratze hau egiteko prestatzen ari gara:

Imajina ezazu lorategi polit bat, egurrezko hesi batez inguratua.
Imajinatu nola sartzen zaren hesia irekitzen eta lorategi koloretsu bat aurkitzen duzun.
Usainak senti ditzakezu, agian loreen usaina du, edo belar freskoarena, edo fruta-arbolena.

Usainak aurrera egitera eta lorategi horretako beste txoko batzuk ezagutzera gonbidatzen zaitu.
Ibiltzen jarraitzen duzu, landareei, loreei, zuhaitzetan hegan edo pausatzen diren txori batzuei begira.
Bat-batean, lorategi horren erdian zuhaitz handi bat ikusten duzu.
Oso zuhaitz berezia da. Adarrak erraldoiak ditu eta sustrai sendoak lurrean.

Zuhaitzak ongi etorria ematen dizu lorategi honetan.
Esaten dizu bere adarretan zintzilikatu dezakezula kezkatzen zaituen guztia.
Berak gordeko duela, bera baita kezken zuhaitza.

Beraz, pentsa dezakezu daukazun kezkaren bat edo buruan bueltaka duzun eta kendu ezin duzun pentsamenduren bat.
Aurkitu baduzu, imajinatu pentsamendu hori paper orri batean idazten duzula eta bere adar batean kezken zuhaitzean zintzilikatzen duzula eta hor uzten duzula.

Jabetzen zara kezka hori duzula, baina hor uzten duzu, burutik kanpo.
Orain zuhaitzaren oinean eseri eta arnasa besterik ez duzu hartzen.

Hartu arnasa eta lasai egon.
Inspiratu eta sentitu zure burua gero eta lasaiago geratzen ari dela.
Hartu arnasa eta sentitu sentsazio atsegina zure gorputz osoan, orain kezkak zuhaitzean geratu direlako, zugandik kanpo
Hartu arnasa eta gozatu une honetaz zure lorategian.

Lasaitasun-sentsazio horrekin, pixkanaka bistaratzetik ateratzen ari zara.

Partekatzeko:
Nola sentitu zara?
Zuhaitzean zintzilik utzitako zerbait partekatu nahi duzu?