Maitasun-argi bat

LOGO HARA

MUSICA Brian Crain Dream of Flying
MODALITATEA: BISTARATZEA

Oinarrizko jarrera hartzen dugu eta pixkanaka gure arnasketaz jabetzen gara.
Airea sudurretik sartzen eta irteten ari dela nabaritzen dugu.
Eta arnasa sakonago hartzeko prest gaude.
Airea hartzen dugu sudurretik, atxikitzen dugu eta ahotik botatzen dugu emeki-emeki.

Imajinatu leku zoragarri batean zaudela.
Basoa izan daiteke, hondartza lasaia, zure gela.
Han zaude eserita, lasai, lasai, tokiaz gozatzen.

Bat-batean, argi tanta batzuk erortzen zaizkizu.
Euri mehea bezala, argi-tantak erortzen ari dira zure gainera.
Argi tanta bakoitzak bake, lasaitasun, maitasun apur bat ekartzen dizu.

Pixkanaka argi horietaz betetzen ari zara.
Maitasunez eta bakez betetzen ari zara.
Argitxo horiek zure gainean mantu argitsu bat sortzen dute, zure gorputza biltzen duena.
Argi leun bat da, biltzen zaituena, janzten zaituena.

Maitatua sentitzen zara.
Onartua sentitzen zara.
Argi hori zure gorputzetik sartzen da eta zure izate osoa zeharkatzen du, bazter guztiak maitasunez, bakez, lasaitasunez betez.

Oso maitatua sentitzen zara
Eta besteak maitatzeko gogoa duzu.

Sentimendu horrekin, pixkanaka bistaratzetik ateratzen ari zara.

Partekatzeko:
Nola sentitu naiz?
Zer aurkitu dut?