Izan gaitezen abegikorrak

Domeka honetako ebanjelioan (Mateo 20) Jesusek mahatsa biltzeko langileak kontratatzen dituen mahasti baten jabeari buruzko parabola kontatzen dau. Irailean oso ohikoa da gure zelaietan. Mahatsa biltzen duten asko migratzaileak dira. Beste herrialde batzuetatik etorri dira bizimodua ateratzeko.

Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei:
«Zeruetako erreinuagaz mahasti-nagusiagaz lez jazoten da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila urten eban. Eguneko zidarrezko txanpon batean berbatu ondoren, mahastira bialdu ebazan langileak.
Goizeko bederatziak aldera barriro urten eban eta, beste batzuk plazan lan zain ikusirik, esan eutsen:
«Zoaze zuek ere nire mahastira eta ordainduko deutsuet bidezko dana».
Eta hareek ere joan egin ziran. Urten eban barriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin eban. Arratsaldeko bostak aldera ere urten eban eta, beste batzuk oraindino geldi aurkiturik, esan eutsen:
«Zertan zagoze hemen egun osoan lanik egin barik?»
Hareek erantzun eutsoen: «Ez gaitu inork lanerako hartu».
Harek, orduan: «Zoaze zuek ere nire mahastira».

Irailaren azken igandean Migratzaile eta Errefuxiatuen Munduko Jardunaldia da.
Aurten leloa hauxe da: «Libre migratu ala geratu aukeratu».
Poliki egiten dugu Frantzisko aita santuaren otoitz hau migratzaile eta errefuxiatuen alde:

Jesus:
Itxaropena eraman dezagun,
Iluntasuna dagoen tokian zure argia jar dezagun,
Eta tristura dagoen tokian jar dezagun zure poza.

Jesus:
Zugandik justuak izaten ikas dezagun,
Inor gure artean baztertua senti ez dadin
Eta ikas dezagun anai-arrebak bezala bizitzen.

Jesus:
Ez gaitezen berekoiak izan, eskuzabalak baizik.
Desberdina dena hartzen jakitea
Bereziki, herrialdea utzi behar duten pertsonei
Bizimodu hobea bilatzeko.

Jesus:
Atseginak izan gaitezen.
Migratzaileekin eta errefuxiatuekin
Eta ikas dezagun zein polita den
Anai-arrebak bezala bizi. Amen.