Oparirik garrantzitsuenak

Urte berri on! Ongi etorri eskolara.
Jesusen jaiotza pozez ospatu ondoren, Gabonetako egun hauek dira, gure senideekin batera, eta gaur hasiko dugu ikastaroaren bigarren hiruhilekoa.
Pertsona eta Jainkoaren lagun bezala hazten jarraitzen dugu, gure bizitza beste pertsonekin batera eraikiz.

Gaur, Maximan, arretaz entzuten dugu istorio hau:

Urtero, gabonak iristen zirenean, Albertok opari asko eskatzen zizkien Errege Magoei.
Baina urte batean imajinatu ez zuen zerbait gertatu zen.
Beti bezala, gutun luze bat idatzi zuen opariak eskatzen.
Errege Magoak iritsi bezperan oso urduri zegoen.
Gau hartan ia ezin izan zuen lorik egin. Jaiki bezain laster egongelara joan eta ezusteko bat hartu zuen: Opariak ez zeuden!
Gutun bakarra aurkitu zuen lurrean. Ireki eta hitz hauek irakurri zituen:
«Oparirik garrantzitsuenak zure etxean daude».

Mezua irakurri ondoren, etxe osoan zehar bila hasi zen, baina ez zuen ezer aurkitu.
Hainbeste bilatzeaz aspertuta, egongelaren erdian eseri zen.
Ez zuen ulertzen zer gertatzen ari zen.
Une horretan gurasoak sartu eta hurbildu egin zitzaizkion.
Poztu egin zen haiek ikustean, eta orduan konturatu zen oparirik onenak egunero etxean izaten zituela: gurasoak, anai-arrebak, familia. Handik aurrera ez zuen berriro hainbeste opari eskatu.

Partekatzeko:
Zer iruditzen zaizu esaldi hau: «Oparirik garrantzitsuenak etxean dituzu»?
Eskerrak eman nahi dizkiozu opari handi bat den pertsona berezi bati?

Elkarrekin egiten dugu OTOITZ hau
Hau poza!
Urte berri bat hasiko dugu.
Egunero bide berri bat hasten da.
Jesus adiskidea, pozez ekiten diogu elkarrekin
ikasturteko bigarren hiruhilekoko bidea.
Gauza asko ikasteko eta gertaera bereziak ezagutzeko eta bizitzeko.
Lagunduiguzu, Jauna, egunetik egunera hobeak izaten. Amen.