Zaindu besteak, zaindu zure burua, zaindu dezagun…

Ikastaroaren leloa gogoratu nahi dugu, urte berriari ekin diogun honetan.
Agian oporretan ahaztu zaigu leloa!
Seguru ezetz… oso ondo zaindu garelako: atsedena, jolasak, familia, gozokiak, opariak…
Eta Gabonetan gurekin izan ditugun eta normalean ikusten ez ditugun lagunak, aitona-amonak eta familiako beste pertsona batzuk zaintzeko ere aprobetxatu dugu.
Orain, ikastaroaren leloa gogoratuko dugu: «ZAINDU»
Eta urtarrilean guregandik gertu daudenak zaindu nahi ditugu.
Bideo honekin gogoratzen dugu.