Urtero, apirilaren 22an, Ama Lurraren Munduko Eguna ospatzen da.
Gizateria klima-aldaketaz, kutsaduraz eta biodibertsitatearen eta lurzoruaren kontserbazioaren garrantziaz kontzientziatzeko eguna da.
Kristauok egun hori Lurra zaintzeko konpromiso gisa bizi dugu, Gure Etxea.
Zaintzea guztion ardura da: ez zikintzea, ura aurreztea, natura errespetatzea.
Hala erakutsi zigun San Frantzisko Asiskoak duela 800 urte, «Cántico de las Criaturas» lanean.
Frantziskok anaia deitzen dio Jainkoak sortutako guztiari: anaia eguzkia, arreba ilargia, arreba ura, arreba lurra…
San Frantzisko Asiskoaren abestiaren bideoa ikusten dugu eta, ondoren, denok batera otoitz egiten dugu:
ESKERRIK ASKO, AITA SORTU DUZUN GUZTIAGATIK
Zu zara existitzen den guztiaren sortzailea.
Mila esker lurragatik, uragatik, eguzkiagatik eta zeruagatik.
Eskerrik asko animalia eta landareengatik.
Gaur laguntza eskatzen dizugu gure etxe komuna zaintzeko.
Erakuts iezaguzu bizitza babesten,
naturaren lagun izatera.
Lagun gaitzazu ura zaintzen,
ingurumena garbi mantentzea,
eta pertsonak ere zaindu
ahulenak babestera, batez ere.
Jesus, emaiguzu bihotz handi bat.
mundu hau maitatzeko,
zuk gu maite gaituzun bezala. Amen. «