Bi seme-alabetatik zeinen antza dugu?

Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko zaharrei:
«Zuek zer deritzozue? Gizon batek seme bi ebazan, eta bategana joan eta esan eutsan: «Seme, zoaz gaur mahastira, lanera». Harek erantzun: «Ez dot gura». Baina gero damutu eta joan egin zan.
Besteagana ere joan eta gauza bera esan eutsan. Eta harek erantzun: «Banoa, jauna»; baina ez zan joan.
Bietan zeinek egin eban aitaren nahia?»
(Mt 21)

Hurrengo igandeko eukaristiaren ebanjelioan, Jesusek aita baten bi semeen istorioa kontatzen digu.
Mateoren ebanjelioaren zatitxo honetan irakurri dugu, baina parabola honetaz gozatuko dugu Valivanen bideoarekin…

Denok gara batzuetan, bi seme-alabetako bakoitza bezala; horregatik, bideoa ikusi ondoren, partekatu egin dezakegu noiz dugun lehen seme-alabaren antz handiagoa eta noiz bigarrenarena…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.