Datorren domekako Eukaristiaren ebanjelioan, Maria, Jesusen Ama, eta bere anaiak (Ebanjelioak «anaiak» deitzen die gertuko ahaideei…) Jesusen bila doazela esaten zaigu, eurekin Nazaretera itzul dadin. Kezkatuta daude berarekin…
Jesusek Berri Ona iragartzen du: denok anaiak garela eta Jainkoa gure Aita dela. Baina hori ez zaie gustatzen agintari erlijiosoei. Horregatik bere familia beldur da zerbait txarra gertatuko ote zaion.
Adi Jesusek dioenari:
Jente asko egoan Jesusen inguruan jesarrita, eta esan eutsoen:
– Entzun, ama eta anai-arrebak dozuz kanpoan, zeure bila.
Jesusek erantzun eban:
– Nortzuk dira nire ama eta anai-arrebak?
Eta, inguruan jesarrita eukazenei begiratuz, esan eban:
– Honeek ditut nik ama eta anai-arreba. Jainkoaren nahia egiten dauana, horixe dot Nik anaia, arreba eta ama. (Mk 3)
Begira nola kontatzen digun bideo labur honek…