Igande hau Liturgi Urteko azkena da. Jesusen jaia ospatzen da, Unibertsoaren Erregea. Datorren igandean hasiko gara Abendu aldean (Gabonetarako prestaketa).
Honela kontatzen digu igande honetako eukaristiaren Ebanjelioak, Jesusek Pilatori esaten diona:
Jesusek erantzun:
«Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jenteak burrukan egingo leukee, Ni juduen eskuetan ez jausteko. Nire erregetza, ostera, ez da hemengoa».
Orduan, Pilatok esan eutsan:
«Beraz, errege zara Zu?»
Jesusek erantzun eutsan:
«Bai, errege naz, zeuk dinozun lez. Horretarakoxe jaio eta etorri naz mundura: egiaren testigantza egiteko. Egiarena danak entzuten dau nire ahotsa». (Jn 18)
Bideo honetako txotxongiloek kontatzen digute Jesus gure erregea denean gertatzen dela: