Getsemani eritzon landa batera heldu ziran, eta Jesusek esan eutsen ikasleei:
– «Zagoze hemen, Nik otoitz egin bitartean».
Pedro, Santiago eta Joan eroan zituan Beragaz. Ikara eta larria sentitzen hasi zan, eta esan eutsen:
– «Hilteko zorian nago tristuraz; gelditu hemen eta zagoze erne».
Eta aurreratxoago joanik, lurrean jausi eta otoizka hasi jakon Jainkoari, urrundu ekiola ordu ha, ahal bazan. Honan inoen:
– «Abba! (Aita) Zuk guztia daikezu; urrundu egizu Nigandik kaliza mingots hau. Baina ez bedi egin Nik gura dodana, Zuk gura dozuna baino». (Mk 14, 32-36
1-3 Lehen Hezkuntza
4-6 Lehen Hezkuntza