Asteko santua. Lidia

Santa Lidia de Schiedam Herbehereetako Haga hiritik gertu dagoen etxe apal batean jaio zen.
15 urterekin, lagun batzuekin patinatzen ari zen laku batean, izotz gogorrean erori eta saihets-hezur bat hautsi zuenean. Une horretatik aurrera ez zen inoiz ohetik jaikiko.
Gertakari hartatik gaixotasun asko igaro ziren, horien artean izurria (gaixotasun infekziosoa, animaliek transmititzen dituzten bakterioek eragindakoa eta Europa osoan heriotza asko eragin zituena).
Lidiak, harrigarria bada ere, aurre egiten zien gaixotasun guztiei, eta asko sufritzen zuen.

Egun batean, Jainkoak eskatzen zion misioa aurkitu zuen: Jesusi bere sufrimenduekin laguntzea
Egun hartatik aurrera, oinazeak oinaze, irribarreak eta maitasuna banatzen zizkien hurbiltzen zitzaizkionei.
1433ko apirilaren 14an hil zen.
Santa Lidia Schiedamgoa gaixo kronikoen zaindaria da.

Otoitza:
Jesus, gaur gaixo guztiengatik eskatu nahi dizugu, batez ere gaixotasun luzeak dituztenengatik eta sendatzen ez direnengatik.
Gaixo kronikoengatik.
Lagunduiezu Santa Lidia zaindariaren bitartez. Amen

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.