Zeukan guztia eman du.

Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean jesarrita egoan, jenteak kutxetara dirua zelan botaten eban begira. Aberats askok ugari emoten eban. Etorri zan emakume alargun behartsu bat ere, eta txanpon bi bota ebazan, huskeria bat.
Jesusek, ikasleei dei egin eta esan eutsen: “Benetan dinotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota dau kutxara. Izan ere, beste guztiek sobera dabenetik emon dabe; honek, ostera, bere eskasian, eukan guztia, bizitzeko behar ebana, emon dau”. (Mk 12, 40-44)

1-3 LEHEN HEZKUNTZA

4-6 LEHEN HEZKUNTZA