Eskubide osoa dugu

Bihar, azaroak 20, Haurren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun horretan bertan, duela 62 urte (1959), Nazio Batuen Erakundeak Haurren Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zuen.
Egun honek gogorarazten digu haur guztiek, edozein lekutan jaio direla ere, osasunerako, hezkuntzarako, familiarako, jolasteko, zoriontsu bizitzeko, ikasteko, babestuta egoteko… eskubidea dutela.

Jesus haurren defendatzaile handia izan zen. Honela zioen: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege». (Mt 19, 14)