Zer eskaini ahal didazu zuk niri?

URREZKO ALEAREN PARABOLA (Erregea eta eskalea)

LH1-3

LH4-6 Ipuina irakurtzeko

Herrixka txiki batean gizon pobre bat bizi zen, baserritar guztiei laguntza eskatzen bizi ahal izateko.
Egun batean, luxuzko gurdi bat sartu zen herrixkan, Errege irribarretsu eta distiratsu bat zeramala. Gizajoak, gurdia ikustean, “Nire sufrimenduzko egunak amaitu direla” pentsatu zuen. “Ziur nago Erregeak, bere eskuzabaltasun neurrigabean, dirua edo emango didala nire gainerako egunetan lasai bizi ahal izateko”. Hala, erregearengana hurbildu zen, bere egoeraz errukituko zelakoan.
Erregeak, hurbiltzen ikustean, eskaleak ahoa ireki baino lehen, galdetu zion:
– Gizon ona, zer daukazu niri emateko?
Eskalea harrituta geratu zen bere galderarekin. Nola zen posible erregeak, urrezko gurdi baten gainean eta aberastasunez beterik, berari zerbait eskatzea? Ez al zen konturatu oso pobrea zela eta ez zuela ezer emateko?
Halere, eskaleak ez zuen bere jauna nahigabetu nahi izan eta arroz-alez betetako sakuan sartu zuen eskua. Bertatik arroz ale bat atera eta erregeari eman zion. Erregeak arroz-alea gorde, berriro urrezko gurdira igo eta alde egin zuen. Eskalea oso atsekabetuta geratu zen Erregearen jarrera ikusita.
Hala ere, egunaren amaieran, bere sakua hustean, arroz aleen artean urrezko ale bat aurkitu zuen! Zein triste negar egin zuen erregearekin eskuzabalago ez jokatzeagatik eta soilik arroz eskukada bat emateagatik.

Hausnartu:
– Beti eskatzen duzun horietakoa zara, ala eskatzen dutenei ematen diezun horietakoa?
– Zure laguntza eskaintzen duzu, ala beti azkena zara taldean laguntzen?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.