Zer mirari egin dezaket nik gaur?

Jesusek festa batean egin zituen mirariak egitea oso zaila da.
Baina gaur egun ikasgelan edo etxean mirari txikiak egitea ez da hain zaila.
Adibidez: laguntza eskatzen duenari laguntza ematea, nire mahaia, nire motxila, nire jostailuak, nire gela txukun izatea, gelan adi egotea eta ikaskideei ez distraitzea, gogo-hitz bat ematea triste ikusten dudanari,…

Bideoa ikusi ondoren elkarrekin egiten dugu OTOITZ hau:
Eskerrik asko, Jesus laguna.
Bizitzaren mirariagatik,
naturaren, familiaren eta lagunen mirariagatik.
Eskerrik asko nire bizitzagatik,
eta inguratzen nauen bizitza osoagatik. AMEN

LH 1-3

LH 4-6

 

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.