Entzun zure gorputzari

LOGO HARA

Automasajea

MÚSICA              Beethoven Moonlight Sonata

 

Automasajea garrantzi handikoa da gorputzaren atalekin harremanetan jartzeko eta bertan blokeoa dagoen ala ez sumatzeko.
Ezker aldetik hasi behar da, gorputzaren eta lurraren polo magnetiko hartzailea baita eta, bestetik, ezker aldea estimuluak eta bulkadak organoetara hobeto zuzentzen dituena delako.
Inportantea da erlaxatzea arnasketa batzuk eginez.

Eroso esertzen gara aulkian, oinak lurrean jartzen ditugu, eskuak hanken gainean eta burua tente, haren gainean flotatzen ari zen puxika batek burutik poliki gorantz tira egingo balio bezala.
Emeki inspiratzen gara. 1, 2, 3, 4 inspiratzen dugu, poliki askatzen dugu 1, 2, 3, 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4an, eta askatu 1, 2, 3, 4.
Arnasa sakon hartu genuen eta pixkanaka airea askatu genuen.
Masajea presarik gabe eta leunki egin behar dugu.

Eskuak igurtzi energia aktibatzeko eta, segidan, gorputzaren atal hauetara eraman:
1. Burua. Eskuetako hatzekin buruan tekleatu.
2. Bekokia. Erditik albo bietara.
3. Begiak. Eskuekin presionatu eta askatu.
4. Belarriak. Belarri-gingilatik tiraka.
5. Garondoa eta lepoa. Garondotik hasita masajea beherantz egin.
6. Sorbaldak. Ezker ukondoa altxatu eskuin eskuaz eta alderantziz.
7. Klabikulak. Eskuak gurutzatuz.
8. Besoak.-Barneko aldetik jaitsiz eta kanpoko aldetik igoz.
9. Atzamarrak: Erlaxatuz eta luzatuz.

Amaitu arnasketaldi sakon batekin.

Partekatzen dugu:
Nola sentitzen naiz orain?

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.