Bakea da bidea

papa francisco menesianos

Eta gaur, zer?
Bakearen eguna ez denez, gaur atzo baino okerrago portatu behar naiz?
Edo atzo ospatu genuenak, atzo egin genuenak, atzo bizi izan genuenak ez du gaurko ere balio?
Eta biharko?
Bakea nahi baduzu, haren alde lan egin ezazu ikasturteko eta bizitzako egun guztietan.
“Bakea uzten dizuet, nire bakea ematen dizuet”, esan zuen Jesusek.
“Bakea da bidea”, esan zuen Ghandik.
“Bakea irribarre batekin hasten da”, esan zuen Kalkutako Ama Teresak.

Egunero bakea, adiskidetasuna, laguntasuna, elkartasuna, maitasuna,… egon behar da.
Saiatu egunero bakean bizitzen eta zure inguruko guztiei bakean bizitzen laguntzen.
Zoriontsua izango zara eta besteek zoriontsua egingo zaituzte.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.