Munduaren argia naz

Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, jaiotzatik itsu zan gizon bat ikusi eban.
Jesusek esan zuen:
«Munduan nagoan bitartean, munduaren argia naz».
Hau esanik, txistua bota eban lurrera, txistuaz lohia egin eta lohiaz begiak igurtzi eutsazan itsuari; gero, esan eutsan: «Zoaz eta garbitu zaitez Siloeko uraskan». (Siloek «Bialdua» esan gura dau).
Joan zan, bada, itsua, garbitu eta ikusten ebala bihurtu zan. (Jn 9)