Bihotza eta memoria

MODALITATEA: «BALIOA DUTEN KEINUAK»

Gaur, ostegunero bezala, maxima berezi bat egitea dagokigu.
Prest zaude?

Anaiak ikastetxeetako Juan Mariaren bihotza eta oroimena dira.
Juan Mariak dioen bezala, «misio ederra» dute.
Haiek bizitza ematen diote eskolari, maitasunetik, zerbitzutik eta presentziatik.

Joan den ikasturtean, Adrianek, San Gregorio ikastetxeko (Aguilar de Campoo) ikasle batek, mezu bat helarazi nahi izan zien komunitateko anaiei…
Anaiei esandakoaren bideoa ikusiko dugu.

Bideoaren amaieran, Adrianek gogorarazi die Anaiei «gu guztion laguntza izan dezaketela».
Ikusi ondoren, Anaiei mezuren bat idatz diezaiekegu…
Bakoitzak mezu txiki bat, marrazki bat, edo idatzi zerbait guztien artean eta gure izenak behera!.
Eskerrak eman diezazkiekegu, nola dauden galdetu, gure klasera etortzea gustatuko litzaigukeela esan…
Gero, idatzi dieguna helaraziko diegu anaiei.