Fidatu

«Ez utzi beldurrari». Juan Maria:

Juan Maria oso garai zailean bizi izan zen.
Bere lehen eskolen hastapenak ez ziren errazak izan eta bai bera eta bai lehen Anaia Menesiarrak porrot egiteko beldur izan ziren.
Une askotan bazirudien bere planak ez zebiltzala eta ez zirela gai une hartan kalitatezko hezkuntza behar zuten haur guztiei laguntzeko.

Beldurra sentitzea oso gizatiarra da.
Izan ere, ziur denok sentitu duzuela noizbait, modu batera edo bestera.
Juan Mariak gaurko maximoan aholkatzen digun bezala, ez gara beldurraren mende egongo.
Konfiantza izango dugu bizitzak oparitzen dizkigun gauza on guztiak aurkitu eta gozatzeko.

Gaur Piperren historia ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, beldurrik ez izaten lagunduko digun adibide bat.

Bideoa ikusi ondoren, honako hauek parteka ditzakegu:
Zer egiten du Piperrek bere beldurra gainditzeko?
Zeintzuk dira nire beldurrak?