Gehiago ikertu, hobeto sendatzeko

Atzo, otsailak 4, Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatu zen.
Aurtengo leloa hau da: «Zaintza bidezkoagoen alde»
Minbiziak gaixotasun asko biltzen ditu, eta ia beti gertatzen da gure zeluletan akatsak daudela, eta horiek oso azkar eta kontrolik gabe ugaltzen dira…
Gaixotasun horiek bigarren heriotza-kausa ohikoena dira pertsonengan, bihotzari eragiten diotenen ondoren.
Oso garrantzitsua da minbizi mota desberdinak nola sortzen diren eta pertsonak sendatzeko nola tratatu behar diren jakitea.
Gaur, HOBETO SENDATZEKO GEHIAGO IKERTU AHAL izatea nahi dugu…
Horregatik, gaur eskerrak ematen dizkiegu minbiziari buruz ikertzen duten pertsona guztiei eta mundu osoan gaixoak sendatzen saiatzen diren guztiei.
Beraientzat, gure animo eta esker on guztiak bidaliz, txalo bero bat!

Eta orain bideo hau ikusten dugu pixka bat gehiago jakiteko…