Hau nire seme maitea da

Igande honetako Ebanjelioak Jesusen eta bere hiru ikasleen (Pedro, Santiago eta Juan) ondorengoa kontatzen dau.
Oso garrantzitsua izan zen, eta haiek gogoratu eta guri helarazi digute.
Honela dio Markosko Ebanjelioak:

Jesusek Pedro, Santiago eta Juan eraman zituen, beraiekin bakarrik igo zen mendi garai batera, eta haien aurrean itxuraldatu zen. Haren soinekoak zuri liluragarri bihurtu ziren, munduko ezein garbitzailek utzi ezin dituen bezala.
Elias eta Moises agertu zitzaizkien, Jesusekin hizketan.
Pedrok Jesusi esan zion:
– «Maisu, zein ondo zauden hemen! Hiru denda egingo ditugu, bat zuretzat, beste bat Moisesentzat eta beste bat Eliasentzat .»
Hodei batek estali zituen, eta ahots bat atera zen hodeitik:
«Hau nire Seme maitea da; entzun ezazue» (Mc 9,2ss)